Arraia-Maeztuko Udala. Maeztu.

todo sobre Arraia Maeztu
| pdf pdf

Datu orokorrak

Datu orokorrak
Arraia-Maeztu udalerria Arabako mendialdeko koadrilarena da. Berron (Arraiako Harana) eta Musitu (Laminoriako Erret Harana) erreken inguruko haranek osatzen dute, udalerri handi hau Iturrieta eta Gasteizko mendiez inguratuta dago.
Udalerriak:
Biztanleria: 713 biztanle. (datuak: 2006ko abendua)
Batez besteko altitudea gutxi gorab.: 772 m.
Azalera edo hedapena: 123,1 Km2.
Distantziak:
  • Bilbo 90 Km.
  • Gasteiz 26 Km.
  • Donosti 141 Km.
Udaletxeko burualdea: Maeztu.

Animaliak eta landaredia

Arraia-Maeztuko udalerriarekin batera, Bernedoko udalerriak Euskal Autonomia Erkidegoko parke naturalik garrantzitsuenetariko bat dauka, Izkiko parke naturala, alegia. Bertan, askotariko animalia eta landareak daude.

Gailentzen diren elementuen artean aipagarria da Olandiako Urmaela. Bertan hezegunetxo bat dago, jatorri diapirikoa daukana, eta toki hau igebelar zuriaren loraldi liluragarria ikus daitekeen toki natural urrietariko bat da.

Era berean, Igoroingo amildegia Iturrietako mendietan dago kokatuta, eta landaredi simetrikoaren adibide argi bat da, laiotzetan pagadiak dauzka eta eguteretan erkameztiak ikus daitezke.

Udalerri honetako basoetan muxar grisa, katajineta, lepazuria, mendiko katua edo basurdea bezalako ugaztunen babeslekuak daude. Saurioen artean, musker berdea hostozabalezko basoetan bizi da, baita landa eta landazabaletan ere.

Hegaztien artean, aipatzekoak dira arrano beltza, belatz handia, sai zuria, putrea, okin ertaina, saguzarra, etab. Zerealezko zelaietan eperrak eta galeperrak aurki ditzakegu.

Argazkiak eta testuak: Arabako Foru Aldundia

  • El Raso
  • Pico Mediano
  • Arrano Beltza
  • Korreseko amildegia
  • Atauri
  • Olandinako aintzira
  • Durruma Kanpezuko Muela
  • Peña del Castillo
1 | 2 |

Lotura interesgarriak

leader + gobierno vasco europa